Judu-espaniera Amelia Barquin

urria
16
Asteazkena
19:00
Ortuño aretoan

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea.

Ikasturteko lehenengo hizkuntza judu-espaniera izango da eta Amelia Barquin MUko irakasle eta ikertzaileak hurbilduko digu.

Judu-espainiera (edo ladinoa edo sefardia) hizkuntza erromanikoa da, XV. mendean Iberiar Penintsulatik igorritako juduen ondorengoek hitz egindakoa. Mendeetan zehar eta hizkuntza guztiek bezala, bilakaera izan zuen, eta, bestalde, juduak ezarri ziren lurraldeetako beste hizkuntzen eragina jaso zuen (turkiera, greziera, errumaniera…), hebraierarenaz gain. Hala ere, gaur egungo gaztelaniadunek uler dezakete ladinoa hein handi batean. Literatura oparoa (ahozkoa eta idatzizkoa) sortu da judu-espainieran, genero askorekin lotua (poesia, nobela, kazetaritza…). Hainbat arrazoirengatik –eta nabarmenki Holokaustoaren ondorioz– hiztunen kopurua gero eta txikiagoa da eta desagertzeko zorian dago gaur egun.

Amelia Barquín (Bilbo, 1965) filologoa da eta tesi doktorala judu-espainieraren literaturaren inguruan egin zuen. Egun, honako arlo hauetaz arduratzen da nagusiki: hezkuntza, kulturartekotasuna, generoa eta hizkuntza. Gai horiei buruz idazten du, eta klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Gasteizen bizi da eta Eskoriatzan lan egiten du. Kulturarteko Hezkuntza eta Generoa eta Hezkuntza gaien irakaslea da HUHEZIn (Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea).

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko. Itziar Idiazabalen aurkezpen-hitzaldia doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

Hurrengo saioak