Izenik gabe 200×133 Enara Goikoetxea

urria
14
asteazkena
18:00
2020
Ortuño

Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumetak, margolariaren alabak, zuzendu zuten 2013. urtean.

Aurtengo martxoan ginen ematekoak, eta atzeratu behar izan genuen. Bien bitartean, apirilaren 22an joan zitzaigun artista handia. Gure omenaldi xumea eskaini nahi diogu udazkenean sartu garen honetan, eta bere lanetako koloreek alai ditzatela garai zail hauek.

Horretarako Zumetari buruzko dokumentalaren egileetako bat, Enara Goikoetxea, hurbilduko da Oihanederrera.

Sinopsia:

Jose Luis Zumeta margolariak Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean dauka tailerra, eta bertan lan egiten du desordutan. Oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lan egiten ari da. Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakutsiak izango dira hauek.

Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakusten ditu lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak.

  • WEB orria: https://www.facebook.com/IzenikgabeZumeta
  • URTEA: 2013
  • GENEROA: Dokumentala
  • ZUZENDARIAK: Enara Goikoetxea / Monica Zumeta
  • GIDOIA: Miren Juaristi / Monica Zumeta
  • IRAUPENA: 82 min.
  • PRODUKZIOA: Moztu Filmak eta Sonora Studios

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.