Jai Alai Blues

apirila
13
asteazkena
18:30
2016

JaiAlaiBluesGeu elkarteak antolatutako Begi belarri ikus-etzunezkoen zikloaren barruan, oraingoan  zesta puntaren urrezko aroari eta ondorengo gainbeherari buruzko lana eskainiko da, “Jai Alai Blues”.

Dokumentalak zesta puntaren historiaz hitz egiten du. Enpresariek, jokoaren eta apustuaren arrakastaz baliatuz, kirola sustatu zuten herrialde desberdinetara zabalduz eta sekulako ospea lortuz. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten.

Baina urte oparoen distirak ez zuen betirako iraun… Dokumentalak Jai Alairen historia sinestezina kontatzen du, mundu horretan aritutako pertsona ospetsuenen bitartez. Ugariak dira haien biografien eta Jai Alairen historiaren arteko paralelismoak. Hasiera apalak; arrakasta handiak mundu osoan, publiko agurgarriz betetako frontoietan; identitatearen galera, joko tradizional bat guztiz bestelako balioak dituzten gizarte batzuetara egokitzean…

Proiekzioaren ostean solasaldia izango da Zigor Etxebarria “Jai Alai Blues” dokumentalaren ekoizle eta argazki zuzendaria eta Felix Espilla puntista ohiarekin solasaldia egingo da.

Informazio gehiago: hemen