Poesia eta musika kurdua

apirila
21
osteguna
19:00
2016

kurdasHitz adina mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Hilero hizkuntza gutxitu bat hurbiltzen digu, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egiten dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskaini. Ikusi Hitz adina mintzoren bloga: hemen

Oraingoan ikasturteko azken hizkuntza landuko dugu, KURDUERA, iraniar hizkuntzen adarreko hizkuntza Indoeuroparra. Kurdistan munduko estaturik gabeko naziorik handienetako bat da eta kurduak eta kurduera hiztunak hainbat herrialdetan barreiatuta daude. Kurduera hizkuntza-talde zabala eta anitza da eta aldaera desberdinak hitz egiten dira eskualdearen arabera, zenbaitetan  hizkuntza debekatuta badago ere. 

HitzAdinaMintzo-apirila_webGaurkoan poesia eta musika kurduaren errezitaldia eskainiko digu Birgül Yilmazek  “Errautsetatik koloreak bildu dituen herria” izenpean.

Ekitaldi kultural honetan Yilmazek Kurdistango poesia eta musikak hurbilduko ditu. Errezitaldi poetikoaz gain, gaur egun, Kurdistanen egin eta entzuten diren kantak ekarriko ditu, beste hizkuntza gutxitu batean egindako sormen kulturalaren berri emanez. Kurdueraren soinuaz bere herriko kultura nolakoa den kontatu eta kantatuko du. Miren Diaz de Arkaya idazle gasteiztarrak eskainiko du Birgulek kurdueraz errezitatutakoaren euskarazko ordaina.

Birgül Yılmaz Hizkuntzalaritza eta Ingelera ikasketetan graduatu zen Londreseko Queen Mary Unibertsitatean eta gero soziolinguistikako master bat egin zuen Londreseko King’s Collegen. Hiri bereko SOAS Unibertsitatean doktoretza-tesia amaitu berri du, zeinetan Ingalaterran bizi diren Ipar Kurdistango identitateak aztertu dituen. Bere interes gaiak nazionalismoa, eleaniztasuna, aldaera estandarrak, hizkuntza ideologiak eta generoa eta hizkuntzak dira, besteak beste. Bestalde, zenbait artikulutan kurduen inguruko hizkuntza-ideologia aztertu du, baita dialektoen eta aldaera batuarekiko jarrera eta bi aldaeren arteko harremana ere.

Ikasturte honetako hizkuntza gutxituen  zikloari behar bezalako amaiera emateko maiatzaren 14an Udaberri jaia, hizkuntza gutxituen musika jaialdiaren bigarren edizioa egingo da. 20:30etatik aurrera Falerina lorategia Asturias eta Galiziako doinuez beteko da Dixebra eta Terbutalina taldeekin.  Horrekin batera Broken Brothers Brass Band nafarrek erdialdeko kaleak girotuko dituzte arratsaldean zehar.