Galiziera kontzertuan

urria
22
osteguna
19:00
2015

SesHitz adina mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Bertan hilero hizkuntza gutxitu bat aurkeztuko da, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egingo dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskainiko dira.

Gaurkoan Sés (Maria Xoxe Silvar) abeslariaren musikak Galiziara eramango gaitu. Bere hirugarren diskak, Tronzar os valos, rocka eta Hego Amerikako bakarlarien doinuak uztartzen ditu. Lan berri honetan harresiak desagartzen dira eta kaleek debekatuta egoteari uzten diote. Rockera eta kantaria, konprometitua eta askea, sentimentala eta kementsua. Tronzar os valos-erako denboraz gabiltza, musika eta ideiekin, ilusioz etsipenari aurre eginez.

Kontzertua atrioan izango da.

Egitaraua:

  • Azaroa – NAHUAT-a
    • Azaroak 18: Alan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) euskalari, itzultzaile eta hizkuntzalaria eta solasaldia Tzunhejekat kolektiboko Paula López eta Werner Hernándezekin
    • Azaroak 19: El Tigre y el Venado dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Sergio Sibrián zuzendariarekin (Skype bidez)