Hitz Adina Mintzo: aurkezpen hitzaldia Itziar Idiazabal

iraila
25
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea.

Irailaren 25an Itziar Idiazabal UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko ohorezko laguntzaileak inaugurazio hitzaldia eskainiko du “Hizkuntza kooperazioa, zer da eta zer egin daiteke?” izenpean 19:00etan Oihanederren.

Munduko hizkuntza aniztasunaren galera arazo edo gertakari linguistiko bezala aztertu izan da historian zehar. Gaur herrien hizkuntza eta kultura galtzeak haien garapena baldintzatzen duela ere badakigu. Euskaldunak gure hizkuntzaren biziberritze prozesuarekin batera ohartu gara beste herrietako hizkuntzek ere, eta bereziki gutxituek, aldeko jarrera eta ahalegina eskatzen dutela. Hizkuntza kooperazioak ahalegin horretan jarduteko aukera ematen digu.

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko. Itziar Idiazabalen aurkezpen-hitzaldia doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

Hurrengo saioak