Hirugarren emaztea Ash Mayfair, 2018 - Vietnam, 96'

urria
05
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Udazkeneko lehenengo filma Ash Mayfair-en Hirugarren emaztea izango da.

XIX. mendeko Vietnamen, 14 urteko May gaztea Hung dirudunaren hirugarren emaztea da. Laster ikasiko du bere egoera hobetzeko, gizon bat erditzeko gai den emakumea baino ezin dela izan. Haurdun geratzen denean, Mayk eskala sozialean gora egiteko dituen itxaropenak aukera tentagarri bihurtzen dira. Maitasun debekatuari eta bere ondorio suntsitzaileei aurre eginez, May, azkenean, egia onartzen hasten da: bere aukerak urriak eta mugatuak dira.

*Aurrerakina ingelesezko azpitituluekin

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Nguoi Vo Ba
  • Urtea: 2018
  • Zuzendaria: Ash Mayfair
  • Gidoia: Ash Mayfair
  • Ekoizpena: Ash Mayfair, Valerie Steinberg, Dang Thanh Tam, Thi Bich Ngoc Tran, Dang Thi Hoang Yen
  • Musika: An Ton That
  • Muntaketa: Julie Béziau
  • Aktoreak: Hong Chuong Nguyen, Long Le Vu, Nu Yên-khê Tran, Maya,Nguyen Phuong Tra My
  • Argazkia: Chananun Chotrungroj
  • Herrialdea: Vietnam
  • Jatorrizko hizkuntza: Vietnamera
  • Gaia: Matxismoa, klasismoa eta esklabutza XIX.mendeko Vietnamen
  • Iraupena: 96′

*12 urtetik gorakoentzat gomendatua

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira irailaren 28tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren irailaren 17ko 38/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.