Euskal artea euskaraz zergatik ez?
Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?
Erantzun ezberdinak eman dizkiete galdera horiei hainbat artistek, eta guk horietako hiru ekarri nahi izan ditugu Oihaneder Euskararen Etxea hartzen duen, Montehermoso kulturunera:
- Gorreri bisuala -Zaloa Ipiña-
Proiektu honetan euskara gaur egungo minorizazio egoeran egotera eraman duten arrazoi historikoei buruzko irakurketa bisualak egiten ditu Zaloa Ipiñak, eta baita hizkuntzak heriotzara eraman ditzaketen aspektu sozial eta soziolinguistikoei buruzkoak ere.
- Hitz birziklatuak – Zirika-
Alfredo Hernandezek urteak daramatza euskararekin eta naturak eskaintzen dizkion elementuekin poesia bisuala egiten, eta hori arte-lan
bihurtzen. Beti euskarri berrien bila koadroetatik, eskulturetara, eta
hemendik instalazioetara eraman ditu euskal hitzak, etengabe beraiekin
jolasean azken urteetan bideo-sorkuntza lanetara egin du jauzi.
Hitz birziklatuak Oihanederren otsailean zehar ikusgai egongo den erakusketa kolektiboaren proposamenerako beren-beregi egindako proiektua da.
- Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia -Bigara-
Abere ba proiektuaren ardatza euskarazko palindromoak dira; ezker-eskuin zein eskuin-ezker testuak eduki berbera dutenak. Erakusketak irudi eta testuaren arteko oreka bilatuz, hainbat elementu elkarrekin harremanduta erakutsiko ditu 101 animalien izenak oinarri: aberearen izena eta alderantziz testu ispilu palindromikoa osatuz izenburu moduan.
Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, dibertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osatzen dute ur-emari kolektibo hau.
Hiru hausnarketa artistiko, euskarazko hiru arte-proposamen, euskararen hiru arte-ur.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 29tik aurrera:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
BABESLEA: