Herritarrak eta euskara AKTIBAZIORAKO GAKOAK Maialen Iñarra eta Zesar Martinez

apirila
20
asteartea
18:30
2021
Ortuño

ERAGITEKO JANZTEN

Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloa osatu da Arabagara, Geu, Lazarraga, Alea eta Topagunearen eskutik. Lau saio eskainiko dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Hirugarren saioan Maialen Iñarraren eta Zesar Martinezen txanda izango da. Apirilaren 20an izango da saioa.

Tokian toki, hizkuntza-aktibazioa sustatzeko gakoak eta egin litekeen prozesua zeintzuk diren aurkeztuko dute hizlariek. Hau da, herritarrak euskararen jiran aktiba daitezen, zaindu beharreko gakoez jardungo dute, baita aktibazio horretarako egin litekeen prozesua azaldu ere. Emaitza horiek Soziolinguistika Klusterrak gidatutako “Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa” ikerketaren bidez jaso dira.

Saioaren bigarren orduan, Gasteizko Salburuako Sarburu elkartea eta Abetxukuko euskara elkartearen kideek haien aktibazio ikuspegiak azalduko dituzte. Hortaz, aukera izango da auzo horietako aktibazio prozesuak ezagutzeko, eta saioaren lehen orduan aurkezturiko gakoekin alderatzeko.

Gainerako emanaldiak

IZEN-EMATEA

  • Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Izena ematen duten lagunek baieztapena jasoko dute aforoa bete arte.  
  • Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hatzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko honako formularioa bete beharko da. 

Matrikula prezioak: 

  • Ziklo osoa: 12 €
  • Hitzaldi bakoitza: 3 €

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

BABESLEAK:

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 1-Marca-Ayto-Verde-H-300x162.jpg da