Guatemalako udaberri beroak Kauldi Iriondo

urria
26
osteguna
19:00
2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Guatemalara, Kirgizistan eta Tajikistanera, Indiara eta Melillara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Kauldi Iriondok Guatemalan bizitakoak hurbilduko ditu Guatemalako udaberri beroak  izeneko aurkezpenaren bitartez Judimendi auzoko Candela tabernan (Pepe Ubis plaza,3)

“Aurtengo udan Primavera del Ixcán komunitatea ezagutu dut, Guatemalan (…) Primaverako biztanleak eta kultura ezagutzeko asmoz, bertako egunerokotasunean murgiltzen saiatu naiz, hau da, bertakoekin solastu, etxe eta soro artean paseatu, arropa errekan garbitu…”

Orain arteko dinamikari jarraiki aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea. Aurkezpen hau Gauekoak elkarteen federazioarekin elkarlanean antolatu da.

Argazki erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroko bigarren solairuan.

Erakusketa ikustera eta aurkezpenetara hurbiltzen direnek Durangaldeko Garaiko landetxean gau bateko egonaldiaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 3an izango da.