Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Gasteiztarrak Arraun The World 2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017

Gasteiztarrak Arraun The World 2017 argazki-erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroko bigarren solairuan.

Bertan ohiko lehiketan saritutako lau argazki-sortetako aukeraketa bat topatuko du bisitariak. Irudiek Guatemalara, Kirgizistan eta Tajikistanera, Indiara eta Melillara bidaiaraziko dute gure imajinazioa. Aurten gainera, argazki irabazleez gain, lehiaketara aurkeztutako beste irudi batzuk ikusteko parada izango da, pantaila digital batzuen bitartez. Bertan ikusgai egongo dira ere  Publikoaren gazte sarian parte hartutako irudiak. Sari honen barruan Instagram-era igotako argazkien artean Paisos Catalans izeneko sorta izan da “Atsegin dut” gehien jaso dituena.

Nabarmentzekoa da ohiko lehiaketara aurkeztutako lagunen profila batez ere gaztea eta emakumezkoa izan dela. Zehazki  27 argazki-sortetatik 16 hogeita hamar urtetik beherako gazteek bidalitakoak izan dira eta 15 emakumezkoek eginak.

Erakusketak iraun bitartean lan sarituen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar, hiriko auzo desberdinetan, arratsaldeko 19:00etan:

Orain arteko dinamikari jarraiki aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea.

Erakusketa ikustera eta aurkezpenetara hurbiltzen direnek Durangaldeko Garaiko landetxean gau bateko egonaldiaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 3an izango da.

Hona hemen erakusketaren lagin bat; osorik ikusteko hurbildu Oihanederrera!