Erromintxela Oscar Vizarraga

azaroa
20
asteazkena
19:00
2019
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea.

Ikasturteko bigarren hizkuntza erromintxela izango da eta Oscar Vizarraga Kale Dor Kayiko elkarteko lehendakariordeak hurbilduko digu.

“Erromintxela, fenomeno soziolinguistiko mestizo bat” izenburudun hitzaldian, Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza honi buruz hitz egingo du, zeina urte luzez baztertua edo ahaztua izan den. Bi hizkuntza dialektometrikoki antzeko hauen arteko sinbiosia erakusten duen pogadolektua da, eta lurralde geografiko berean, eta identitate politiko eta antropologiko beraren pean egon izanaren ondorio soziolinguistikoak azalduko dizkigu.

Oscar Vizarraga Muñoz (Barakaldo, 1965), Marketing eta Gizarte Hezitzaile Kolegiatua da. Bere aitarekin 1989an sortu zuen Kale Dor Kayiko ijitoen elkartean Marketing eta Kanpo Harremanetarako zuzendari gisa lan egiten du. Gainera, “Erromintxelaren azterketa soziolinguistikoa” (KDK, EHU, 1995-96) Ikerketa Proiektuaren koordinatzailea izan zen.

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko. Itziar Idiazabalen aurkezpen-hitzaldia doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

Hurrengo saioak