[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Erroa eta Geroa Ane Gorosabel, Maribi Ugarteburu eta Arantza Arrien

azaroa
11
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak…? Dokumental honek Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora.

Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak, ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa… Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik, erroa jasoz eta geroa irudikatu nahirik.

Elkarren zaintzaren eta lur planetaren zaintza beharra inoiz baino ageriago geratu zaizkigu pandemia garaiotan. Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan duten edota lantzen duten emakumeak dira, hain zuzen ere, dokumental honetako protagonistak. Jarduera honek etena eta agroindustriaren eraso eta akaparamendu bortitza jasan ditu. Eta, hala ere, emakumeei esker iraun du eta bizitzari eutsi diote.

Dokumental honen grabaketak 2018ko udan egin zituzten; lana bera 2019ko udazkenean amaitu zuten eta hainbat herri eta auzotan aurkezten hasi dabiltza.

  • Iraupena: 30 minutu.
  • Proiektuaren ideia, elkarrizketak eta gidoia: Baserritik Mundura ikastaldiko Sorginatxurrak lantaldeko kideak (Vane Calvo, Nadia Ayuso, Zuriñe Perales, Ane Gorosabel, Mirene Begiristain eta Maribi Ugarteburu).
  • Dokumentalaren errealizazioa eta muntaia: Itziar Bastarrika eta Ainhoa Olaso.
  • Musika: Ines Osinaga eta Lorea Argarate.
  • Animazioak: Susana Martin Somoza (Prinsoup)
  • Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia
  • Egilea(k): Sorginatxurrak

Aurkezpenera dokumentalaren egileetako bi eta protagonistetako bat etorriko dira:

  • Ane Gorosabel Monge, nekazaria (Elkoro baserria, Bergara, Gipuzkoa) eta Maribi Ugarteburu Markuerkiaga, nekazaria (Goiogane baserria, Amoroto, Bizkaia).
  • Arantza Arrien Goitiandia, nekazaria eta EHNE-Bizkaia sindikatuan urte asko jardun izandakoa. Izatez Bizkaiko Aulesti herrikoa da, baina urteak dira Arabako Ozaetan bizi dela.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.