[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Erraiak Ekain Martinez de Lizarduy

otsaila
10
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu.

Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Goza ezazu!

Erraiak (2018) filma Rome International Movie Awards jaialdiko dokumental onena izendatu dute. Horrez gain, dokumental laburrik onenaren saria eta ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian.

Ekain Mtez. de Lizarduy zuzendaria izango da gurekin solasean aritzeko.

Datu teknikoak:

  • Iraupena: 33 min
  • Ekoizpen urtea: 2018
  • Jatorrizko bertsioa: euskara
  • Azpitituluak: gaztelania, euskara

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.