Elkarrekin-Together

maiatza
23
asteazkena
18:30
2018

Elkarrekin-Together filmaren proiekzioa, Begi Belarri zikloaren tesuinguruan. Dokumentalak iraganerako bidaia batean murgilduko gaitu, baina etorkizunerako bidaia ere izango da. Beste mundu bat posible izan zela aurkitzen badute, beste mundu bat posible dela frogatuko dute. 

Espedizio batek munduko nazio boteretsuenaren historia modernoa alda lezake. Abentura berri baten aurrean gaude, gure itsas historiaren berpizkundea berridazten lagunduko digun itsasargia aurkituko dugula sinetsiz.

Kontatu ez dugun eta kontatzea merezi duen istorio eder bat.

Dokumentala ikusi eta gero, Angel Oiarbide sustatzailearekin solasaldia egingo dugu. 

Ikusezina, ederra eta hauskorra den zerbaiten bila ari gara. Herri ezberdinen arteko topaketa, euskal gizartearen historian ahaztutako pasarte txiki bat.”

 

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. 2017an Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.

Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.