Eat that question: Frank Zappa in his own words

uztaila
26
asteazkena
22:00
2017

Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloaren lehen saioan,  Eat that question: Frank Zappa in his own words dokumentala proiektatuko da.

Saioa 22:00etan hasiko da Falerina Lorategian. Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

  • Zuzendaria: Thorsten Schütte
  • Urtea: 2016
  • Herrialdea: Frantzia-Alemania
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa

Sinopsia: 1940an jaioa, Frank Zappak -konpositorea, musikaria, bandako liderra, ekoizle autodidakta eta, gainera, librepentsalaria- hamalau urte zituela transkribatu zituen paper gainean Varèse-ren eraginpeko bere lehen konposizio abangoardistak. Hogeitaka urte izan zituen arte ez zen hasi hitzak idazten. 1966an, Freak Out! bere lehen diskoa (The Mothers of Invention-ekin batera) kaleratu, eta aurkako ahotsik erreferentziatuena bihurtu zen laster musikaren munduan. Artxibo historikoetan oinarritzen den muntaketa trebe eta burutsu bati esker, Eat That Question-Frank Zappa in His Own Words ahoan bilorik izan ez zuen maisu honi buruzko ospakizun zirraragarria da.        

Aurten zikloa Zineleku eta Filmazpit programekin elkarlanean antolatu da. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.