[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Dylan dosia: Bob Dylan gogoan Iker Diaz eta Adolfo Garcia

abendua
13
igandea
19:00
2020
Klaustroa

Saski Naski zikloaren baitan, Dylan dosia: Bob Dylan gogoan ikuskizuna eskainiko digute Iker Diaz Letamendi aktoreak eta Adolfo García perkusionistak.

Dylan Dosia ikuskizuna, “Maitasun Dosia. Bob Dylan gogoan” lanaren emaitza da. Artista eta literaturgilerik bikainenetakoari euskaraz eskainitako omenaldi xume eta hunkigarria.

Lan honen oinarri eta abiapuntua, herri-musikan eragin handienetakoa izan duen musikariaren ekarpena –literaturako Nobel saridun ere izendatua–, euskarara ekartzea izan zen. Behinik behin, zenbait kantu hilezkorren letrak, hauek eragin ohi duten zirrara geurean ere partekatze aldera.

Dylan Dosia ikuskizunean, Minesotako kantautorearen zenbait kantu ezagunenen letrak euskaraz entzun ahal izango ditugu: Blowin’ in the Wind, Masters of War, A Hard Rain´s A-Gonna Fall, Dignity

Hori bai, errezitatuak, ez kantatuak.

Iker Diaz Letamendi aktoreak errezitatu egingo ditu poemok, Adolfo García perkusionistak, aldiz, pultsu literarioari eusten dion bitartean. Hauekin batera, Carlos Fregtman musikariaren musika-atmosfera ezberdinek esperientzia zirraragarrian murgilduko gaituzte.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.