[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Caminho longe Hibai Castro

martxoa
10
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

Martxoko emanaldian Alfonso Etxegarairen historia ezagutzeko aukera izango da: ETAko militante ohiak, Alfontsok, etxera itzultzeko bideari ekingo dio, hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Frantzia eta Espainiak deportatu egin baitzuten 1986an. Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin egingo du bidaia hori.

Dokumentala ikusi ondoren, ekoizle eta argazkilari lanetan aritu den Hibai Castro izango dugu Caminho Longeri buruz hizketan.

Zuzendariak:

Josu Martinez (Bilbo, 1986) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore eta euskal zinemaren historialaria da.

Txaber Larreategi (Donostia, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziadun eta Errigora elkarteko komunikazio-arduraduna da.

Elkarrekin zuzendu dituzte Sagarren denbora (2010) eta Prohibido recordar (2010) dokumentalak, Zinemiran aurkeztuak, eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboan ere parte hartu zuten. Martínezek Itsasoaren alaba (2009) –zeinaren muntaketaz Larreategi arduratu zen–, Gure Sorlekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018) dokumentalak zuzendu ditu (guztiak Donostian aurkeztuak), baita film laburrak ere, hala nola, Ama (2018), Kimuaken katalogoaren parte izan zena.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi
  • Gidoigileak: Josu Martinez, Txaber Larreategi
  • Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak
  • Salmentak: Adabaki Ekoizpenak, Gastibeltza Filmak
  • Banaketa: Adabaki Ekoizpenak
  • Argazkia: Hibai Castro Egia
  • Muntaketa: Raul Lopez
  • Musika: Joserra Senperena
  • Iraupena: 72 minutu

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.