Burbunak eta etsayak Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre

abendua
09
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Burbunak eta Etsayak Hernaniko natura eta ahozko ondarea biltzen dituen dokumentala da, eta Hernaniko bailaretan gizaldiz gizaldi transmititu den aberastasuna erakusten digu. Lan­da­re eta animaliei buruzko cor­pusa osatzeko helburuarekin hasi zen, baina aurretik, do­ku­mentala egin dute, natu­rarekin harremana mantendu duten hernaniarrei egindako elkarrizketekin osa­tua. 25 her­na­niar ingururi egindako el­ka­­rrizketekin osatu dute lana.

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako proiektua izan da ‘Burbunak eta Etsayak’, eta diruz lagundu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Udalak. Proiektua Euskal Herriko hainbat Kultur Etxeetan erakutsi da.

Dokumentalaren sinopsia

Ondarea da hari-mataza bat, inoiz bukatzen ez dena. Tira eta tira egingo diozu hari-muturrari, eta ez da inoiz bukatuko. Pertsonak naturan itsatsita egon denetik sekulako jakintza pilatu du, mataza bukaezina. Egin ditu sendagaiak belarrekin, eta jarraitu dio basoko piztiari, herriko azken zokoraino… Animalia eta landareen izenak, bizimodua, haiekin lotutako sineskerak, mitoak… Herritarrak gero eta hiritarrago diren Euskal Herri honetan, badira ondare hori bizi bizirik mantentzenduten herritarrak. Hernaniko kasua azaltzen du dokumental honek, ondarea gaur eguneraino dakarren hari-muturra ez baita erabat eten Hernanin. 25 protagonistek argituko dute zer diren burbunak eta etsayak.

Fitxa teknikoa

  •     Irudiak eta post-produkzioa: Joxan Ruiz (Truk HD) eta Jon Mari Beasain
  •     Elkarrizketak eta gidoia: Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi) eta Eñaut Agirre (Dobera)
  •     Bultzatzaileak: Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
  •     Laguntzaileak: Ereñotzuko Auzo Udala eta Hernaniko Udala

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.