Bolante baten historia Iñaki Alforja eta Iban Toledo

otsaila
16
asteazkena
19:00
2022
Ortuño

Jose Miguel Etxeberria “Naparra”, Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten. Euskal Herriko gerra zikinaren testuinguruan desagertu zen, eta Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Bere autoa Ziburun agertu zen, jendarmeria baten aurrean. Aita jendarmeen deira joan eta kotxearekin zer egin nahi duen galdetzen diotenean, bolantea autotik ateratzen du. Amari agindu zion ez zela esku hutsik itzuliko.

Bolantea gaur arte iritsi da, familiarengandik jasotako herentziaren metafora gisa. Urte hauetan guztietan, familiak, erabateko bakardadean, bere gain hartu du semearen eta anaiaren bilaketaren erantzukizuna eta pisua.

Azken urteotan itxaropenerako leiho bat ireki da. Brasildik, Euskal Herriko gerra zikinean parte hartu zuen Espainiako zerbitzu sekretuetako kide batek, Naparraren gorpuzkien kokapenari buruzko datu berriak eman ditu.

Dokumentala ikusi ondoren, filmaren zuzendari, gidoilari eta ekoizle den Iban Toledo eta Eneko Etxeberria, filmaren protagonista eta “Naparra”-ren anaia, izango dira Bolante baten historiari buruz hizketan.

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

Fitxa

  • Zuzendariak eta gidoigileak: Iñaki Alforja eta Iban Toledo
  • Protagonistak: Eneko Etxeberria (anaia), Celes Alvarez Martinez (ama), Oier Etxeberria (iloba) eta Amaia Irigoien (koinata)
  • Argazkia: Iban Toledo eta Iñaki Alforja
  • Muntaketa: Matthieu Gouilliard
  • Musika: Pello Ramírez
  • Soinua: Danel Ciaurriz
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Iraupena: 85 minutu

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 9tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.