Bidaibizitzen: sentsibilitate, umore eta inspirazioz beteriko ikuskizuna

abuztua
07
astelehena
13:00
2017

Zer egiteko gai izango ginateke inork eta ezerk ezinezkoa dela esango ez baligute?

Zer gertatuko litzateke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?

Antzerki-lan honen protagonista nagusiak: Zirkunek; eta txontxongilo txikiak: Tinak, bidaia liluragarri hau hastea erabaki dute… BIDAIBIZITZEN.

Bidean abentura mordoa bizi, eta  pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte eta hauekin bizitzari buruzko gauza garrantzitsu ugari ikasiko.

Ikuskizun honekin Zirkun Zirkok umeak inspiratu eta motibatu nahi ditu beren ametsak eta  helburuak lor ditzaten.

Sentsibilitate, umore eta inspirazioz beteriko ikuskizuna da Bidaibizitzen.

Ez kale egin!

Sarrera librea da, lekuak bete arte

Eta gauean, musika eta bertsoak Aihotz plazako GEUtxosnatik abiatuta: Kargak & Deskargak, kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria.