Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Kargak & Deskargak

Kargak & Deskargak

Kargak & Deskargak Koop. bi bertsolarik eta bi musikarik osatzen duten fikziozko (ezen ez fiktizio) enpresa da:

  • Igor Elortza: Bertsolaria (7 Eskale, Gu ta Gutarrak)
  • Unai Iturriaga: Bertsolaria (7 Eskale, Gu ta Gutarrak)
  • Josu Zabala: Musikaria (Hertzainak, 7 Eskale, Gu ta Gutarrak)
  • Rafa Rueda: Musikaria (PiLT, Mikel Urdangarin; Lou Topet…)

Beren misioa 2017ko udan euskaldunek jai egiten duten bitartean hiriburu batetik bestera bertsoz eta musikaz beteriko kaxak ekarri eta eroatea da.

Gasteizen, GEU elkarteak, Arabako Bertsozale Elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta, kutxa horiek GEUtxosnara eramango dituzte (Aihotz plaza). Iluntzeko 21:ooetan hasiko dira banatzen. Ondoren Gaztetxera egingo dute salto, eta handik Falerina lorategira.

Aldez aurretik badakite beren negozioa hondamenera kondenatua dagoela baina aberasgarria izango dela oso. Izan ere, lehengai bikainak dauzkate batean zein bestean banatzeko: euskaldunon pozak, kezkak, erruak, nahiak, ezinak eta minak…

Kaleko bertso eta musika proposamen ibiltaria da Kargak & Deskargak; jendea batzen den eta egunerokoak bizitzen diren guneetara jota, gure jaiak eta gaiak tartekatuz garatuko dena.