Arrakala & tailerra

apirila
25
asteartea
18:00
2017

argazkiaBegi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan apirilean Arrakala, zirrikitu bat haitzean dokumentala ikusteko aukera izango da.

Saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18.00etan alegia. Izan ere, Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro Feministak solasaldi dinamizatua egingo du proiekzioaren ostean.

Zer da heteroaraua?  Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?

Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta, galdera hauen erantzunak lantzen dituen ikus-entzunezkorik ez zegoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat izango duen tresna kutxa osatzen ari dira. Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua martxan da.

emagin-logo-beltzaBaina hau beste arrakala baten hasiera besterik ez da. Arrakalak badira eta bagara. Haitza hankaz gora jarri nahi dugulako, lurrikararen beldurrik gabe. Haitzaren ertzetik, mundua arrakalatzera goaz.

Emaginek, parekidetasunean oinarritutako Euskal Herri bat sortzeko bidean lanean ari den emakume eta eragile orori lagungarria izango zaion tresna bat eskaintzea du helburu. Dokumentazio bilketa lanak eginez, ikerketa ezberdinen sustapena eta jarraipenaren bidez eta formakuntzarako zerbitzu ezberdinak eskeiniz, eragile feministentzat lagungarri izango den tresna bat izan nahi du.

begi-belarri-kartela-17GEU elkarteak iaz abiatutako Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloak bidelagun berria du aurten; Oihaneder Euskararen Etxea. GUtik ZURA: Iragana, oraina eta etorkizuna, Basker, Mugaminak, Laburbira 2017, Arrakala eta Maitia nun zira? lanek osatzen dute ikasturteko kartela.

Iazko eskaintza egonkortu eta sendotze aldera, hilabetero film-dokumental bat eskaintzen da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan dira arratsaldeko 19.00etan.

Iaz bezala, emanaldi guztiek bi atal  dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.