Anderea Yolanda Mazkiaran

maiatza
12
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

Maiatzeko emanaldian Anderea emango da: dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoko dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua.

Mari euskal mundu primitiboaren metafora handia da, eta, zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke egungo gizartearen arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko.

Mari mitoaren hausnarketa sakona da euskal mitologiaren ikerlari jakintsuei egindako elkarrizketez osatuta: Toti Martinez de Lezea, Felix Guerenabarrena, Juan Ignazio Hartsuaga, Claude Labat, Ixabel Millet, Josu Naberan, Guillermo Piquero, Peio Zabala, Enrike Zelaia eta Jose Ramón Zubimendi elkarrizketatu ditu zuzendariak (euskaraz, erdaraz eta frantsesez).

Elkarrizketen gain, naturazko irudi ederrak, Damarenean goiargituta irudi onirikoak, musika, performance, poesia, pintura, dantza, euskal tradizioa, etnografia, antropologia eta folkloreaz apaindutako filma da.

Damak aske jarraitzen du eta dokumental hau izaki mitologiko nagusiaren bila egindako bidaia da.

*Solasaldia bertan behera geratzen da antolatzaileen eskuetatik kanpo dagoen arrazoiengatik.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 5etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.