Ama, nora goaz?

otsaila
28
asteazkena
19:00
2018

“Ama, nora goaz?” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia bere  zuzendariarekin, Iban Gonzalezekin, Begi Belarri zikloaren barruan.

Dokumental honek isiltasunaren amaiera izan nahi du: Gipuzkoatik kanporatuak izan ziren emakumeek isilpean gorde dute urte luzeetan gerra garaian bizi izan zuten sufrikarioa. Etxetik kanporatzea izan zen lehen zigorra. Istorio hori isilpean mantentzea bigarrena. Beldurragatik, lotsagatik, diskrezioagatik edo inork ez dielako galdetu. Isilik egon dira orain arte.

80 urte geroago, ordea, haien istorioa kontatzeko aukera eman die dokumentalak. Haien emozioak eta sentimenduak adierazteko aukera. Istorio ezezagun hau ezagutarazteko aukera. Horrela, behingoz, emakumeen ikuspegitik ikusi eta entzun ahal izango dugu gerraren krudeltasuna.

Proiektu hau dokumental genorokoa izanda, bertan agertzen diren “pertsonaia” gehienak gertatutakoa beren baitan, lehen pertsonan, bizi izandako emakumeak dira.

Hogei bat emakume inguru elkarrizketatu ziren dokumentalerako. Noski, garai hartan umeak ziren, baina hala ere historiaren protagonista zuzenak. Tartean hurrengo hauek: Zumaiako Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu edota Josune Sasiain; Zarauzko Libe Balenciaga; Azkoitiko Agate Sodupe; edota Zestoako Miren Sagarzazu eta Matilde Zubizarreta.

Hauetaz gain, beste bi pertsonai daude lotura irudietan edo tarteko sekuentziatan parte hartuko dutenak. Batetik, Barbara Rivas (22 urte inguruko gaztea) eta Esther Remiro (80 urte inguruko emakumea).
Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria:  Iban Gonzalez
  • Gidoilaria:  Jon Gonzalo
  • Produktore Exekutiboa:  Karmelo Vivanco
  • Produkzio Zuzendaria:  Asier Bilbao
  • Argazki Zuzendaria:  Ramón Larrabaster
  • Jantzitegia:  Josune Lasa
  • Makillajea:  Eva Alfonso
  • Zuzendari Laguntzailea:  Asier Vera
  • Zuzeneko Soinua: REC

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. 2017an Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.

Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan.

Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.