ALDAHITZ ikerketa eta ULERRIZKETA metodologia Pello Jauregi Etxaniz

otsaila
23
asteartea
18:30
2021
Ortuño

ERAGITEKO JANZTEN.

Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloa osatu da Arabagara, Geu, Lazarraga, Alea eta Topagunearen eskutik. Lau saio eskainiko dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Lehenengo saioa Pello Jauregi irakasle eta ikertzaileak eskainiko du datorren otsailaren 23an.

Pello Jauregi euskararen erabilera zabaltzeko Belarriprest eta Ahobizi kontzeptuen teorizatzailea ere bada. Soziolinguistika Klusterrak martxan jarri zuen Aldahitz ikerketaren zuzendaria da.

Aldahitz Ikerketak hainbat metodologia prestatu ditu azken hamar urteotan hainbat komunikazio-egoeratan euskararen erabilera sustatzeko. Horietako bat da Ulerrizketa metodologia. Aplikatzen da solaskide batek euskaraz aritzeko tarteko gaitasuna duenean. Solaskide guztiek, bai gaitasun ona dutenek bai tarteko gaitasuna dutenek, prestakuntza saio bat jasotzen dute elkarrekin, eta bertan ikasten dute nola eutsi euskarazko komunikazioari modu arin eta emankorrean. Hala, modu ulergarrian hitz egiteko estrategiak ikasten dituzte, batetik, eta ulertutakoa egiaztatzeko teknika aktiboak praktikatzen dituzte, bestetik.

Oharra: eduki hau alea.eus webgunetik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) lizentzia erabilita.

Gainerako emanaldiak

IZEN-EMATEA

  • Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Izena ematen duten lagunek baieztapena jasoko dute aforoa bete arte.  
  • Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hatzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko honako formularioa bete beharko da. 

Matrikula prezioak: 

  • Ziklo osoa: 12 €
  • Hitzaldi bakoitza: 3 €

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

BABESLEAK: