[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Bi urte, lau hilabete eta egun bat Lander Garro

urtarrila
13
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

Lander Garro zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: horiek denak preso egon ziren, eta gero beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

Dokumentala ikusi ondoren solasaldi bat egingo da Gasteizen talde antimilitaristetan intsumisioaren mugidan ibilitako lagun ezberdinekin: Luis Zulaika, Susana Correal eta Asis Iriondo.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Lander Garro.
  • Ekoizpena: Izar Films, Labrit Multimedia.
  • Ekoizpen zuzendaritza: Izaskun Arandia, Amaia Arrieta.
  • Gidoia: Lander Garro.
  • Argazkia: Heidy Otaduy, Iban Toledo, Lander Garro.
  • Musika: Paula Olaz.
  • Muntaketa: Zigor Garro, Lander Garro.
  • Iraupena: 80 min
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara
  • Azpitituluak: gaztelania, euskara

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.