“Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta” jardunaldiak

2017-06-01 / oihaneder

Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioaren osagarri Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak antolatu dira; UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Oihanederren elkarlanaren bitartez. Bertan txalapartaren alde teorikoa zein praktikoa landuko da, hiru egunez: ekainaren 14, 15 eta 17an.

Jardunaldien lehen egunean, ekainaren 14an, Argibel Euba eta Enrike Hurtado ikerlariek Artze anaiek -Joxeanek eta Jesus Marik- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan izandako garrantzitik abiatuko dira. Zehazki, Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia egingo du eta bigarrenak, Enrike Hurtadok, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.

Hilaren 15ean Nömadak TX film-dokumentala emango da eta Oreka TX taldeko partaide den Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren nondik-norakoak azalduko ditu.

Larunbatean, ekainak 17, Falerina lorategian burutuko den Txalaparta jaialdiak  amaiera emango die jardunaldiei.

Bertan Txalamako eta Hutsun taldeek umeentzako txalaparta tailerra eta Master Class-a eskainiko dute, hurrenez hurren.

Parte hartzeko  izena eman behar da honako inprimakia betez, ekainaren 14a baino lehen .

Master Class-az gain,  Hutsun taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du lorategiko oholtzan.

Jornadas “Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta”

/ oihaneder

En el marco de la instalación Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa, Oihaneder y la Cátedra Mikel Laboa de la UPV/EHU han organizado conjuntamente las jornadas Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta Durante tres días, 14, 15 y 17 de junio, se abordará la teoría y la práctica de la txalaparta.

El primer día, el 14 de junio, los investigadores Argibel Euba y Enrike Hurtado expondrán sus investigaciones, basadas en la gran importancia de los hermanos Artze en la recuperación y difusión de este instrumento. Concretamente, el primero ofrecerá la conferencia titulada; Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean y el segundo, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa.

El día 15 se proyectará el film-documental Nömadak TX y Harkaitz Martínez de San Vicente, miembro de Oreka TX, versará sobre el mismo.

El sábado 17 de junio en el jardín de Falerina se pondrá punto y final a las jornadas con un festival de txalaparta.

En el mismo, los grupos Txalamako y Hutsun ofrecerán un taller para los más pequeños así como una Master Class.

Para particiar es necesario inscribirse a través de este impreso antes del 14 de junio.

El festival terminará con un concierto didáctico de la mano de Hutsun taldea.