Gasteizko Mintzalaguna
Dakiguna praktikatu nahi dugu, erabili nahi duenari lagundu nahi diogu, mintzatzeko lotsa galdu nahi dugu, herria euskalduntzen lagundu nahi dugu...
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU ETA ZU GUREKIN NAHI ZAITUGU!
gasteizko-mintzalaguna 2007.urteko udazkenean abian jarri zen Gasteizen. Programa honen helburu nagusia euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ahozko euskara lantzeko beharra edo asmoa duten lagunekin taldeetan elkartzean datza, astean behin, ordubetez gutxienez, elkartu eta euren artean euskaraz hitz egiteko.