SAIO GASTRONOMIKOAK

2015-03-26 / Gasteizko Mintzalaguna

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, argi dago ondo jan eta edatea gustuko dugula, eta horregatik aurten ere, PACK GASTRONOMIKOA eskaini nahi dizuegu. Oraingoan, hiru saio desberdinez osatuta egongo da: ardo eta olio dastatzea eta bi sukaldaritza tailer.

Lehenengoan, Mikel Garaizabal eta HAZIren bidez bertako ardo eta olioa dastatzeko aukera egongo da eta sukaldaritza tailerretan, su artean disfrutatzeko bi saio desberdin antolatu dira. Gainera, sukaldatu ostean, egindakoa jateko parada izango dugu elkartean bertan.

  • ARDO & OLIO DASTATZEA

Bertako ardo eta olio goxo-goxoak probatu nahi?

Noiz? apirilak 14, asteartea. 19:00etan

Non? LANTZALE KULTUR ELKARTEAN (Aiztogile kalea, 96. Behea)

Kopurua: 25 lagun

  • SUKALDARITZA TAILERRAK

Giro atsegin eta lasai batean, errezeta erraz eta goxoak egiteko aukera paregabea! Bi aukera:

  • Noiz? apirilak 15, asteazkena. 19:30ean

         Non? BEHEKO SUA elkartean (Barrankale, 7)

         Kopurua: 12 lagun

  • Noiz? apirilak 23, osteguna. 19:30ean

        Non? ERREXALA elkartean. (Aiztogile kalea, 62)

        Kopurua: 12 lagun

Saio bakoitzaren prezioa: 10 euro 

INFO+

 Izena emateko:

  • Bidali mezu bat  zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.