Kaixo, dia dhuit, lee ho, banjour, hola, ewa!

2016-09-21 / oihaneder

Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera, aragoiera, hego Amerikako hainbat hizkuntza, Asiako hego-ekialdeko hokkienera, katalana eta Guernsey uharteko guernseyera hizkuntzak landuko dira Hitz Adina Mintzo  hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren bigarren ikasturte honetan.

HAM_flyer BUrritik apirilera bitartean Hitz Adina Mintzok zazpi hizkuntza gutxitu hurbilduko dizkigu. Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko dute. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira.

Zehazki, urriaren 19an hego Amerikako hainbat hizkuntza aztertuko dira. Izan ere, Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluko kideak parte hartzera gonbidatuak izan dira. Azaroan katalanaren txanda izango da Jordi Serra euskara irakasle kataluniarrarekin. Abenduan Iris Orosia, hizkuntza ekintzailea eta ikerlaria aragoieraz mintzatuko da. 2017an Guernsey uharteko guernseyera, (Julia Sallabank hizkuntza gutxituetan aditua), Irlandako gaelera (Patrick Carlin Ipar Irlandako soziolinguista euskalduna), Erdialdeko Amerikako lenkera (Alan King hizkuntzalaria, itzultzailea eta euskalaria) eta Asiako hego-ekialdea hokkienera (Sim Tze Wei hizkuntza ekintzailea) hizkuntzak izango dira protagonistak.

Saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ZIURTAGIRIA jasoko dute. Horretarako izena eman behar da: hemen.

Carme Junyent216/17 ikasturteko egitaraua EHUko Letren Fakultatean aurkeztu da eguerdian eta Oihanederren arratsaldean. Ostean Carme Junyent hizkuntzalari katalanak “Nola akatzen dira hizkuntzak” hitzaldia eman du. Junyentek ziurtatu duenez “hizkuntza baten heriotza ez da sekula ematen arrazoi linguistikoengatik, hilketa bat da”. Hizkuntza ordezkapen edo heriotzaren prozesuek dituzten hiru faseak izan ditu hizpide katalanak; komunitatea elebidun bihurtzea, transmisioa etetea eta hizkuntzaren heriotza, alegia. gradu aretoan“Gizartearen elebitasuna ezinbestekoa da hizkuntza baten heriotza prozesuan” azpimarratu du. Adituak emandako datuen arabera, munduko hizkuntzen %40 lehen fasean dago. Beste % 40 jada ez da transmititzen eta hizkuntzen %10 azken hiztunak baino ez dituzte. “Gizadiaren sorreratik hona 100.000 hizkuntza hitz egin dira munduan. Egun 6000-7000 artean daude bizirik eta horietatik erdia baino gutxiago helduko da 22. mendera” gaineratu du.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Euskaldunok ondo dakigu zer den hizkuntza gutxitu baten hiztunak izatea. Testuinguru honetatik abiatuz, zikloak munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du.  2. ikasturte honi maiatzean emango zaio amaiera Udaberri jaia hizkuntza gutxituen musika jaialdiaren edizio berri batekin. Zikloaren lehen ikasturtean, 2015/2016, galiziera, nawatera, galesera, asturiera, tamazightera, gaskoiera eta kurduera hizkuntzak aurkeztu ziren (ikusi zikloaren bloga).

*Arriskuan dauden hizkuntzei buruz, hizkuntzen heriotzari eta biziberriatzeari buruz, 2010tik honako bibliografia: hemen