Zizelkariak Aitor Servier, Mikel Urriza eta Jon Marauri

otsaila
12
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteri ahotsa eman die Zizelkariak dokumentalak, ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko.

Hauek izango dira dokumentaleko protagonistak:

  • Arkaitz (Ezkerraldeko Harian gazte talde prekarioko kidea)
  • Edurne (Tuterako Erribera Intsumisa neska gazte talde feministako kidea)
  • Maika (Aldudeko Ibarrean etxebizitzaren gaia lantzen duen AIBA taldeko kidea)
  • Martta (Donapauleko euskalgintzan eta kulturgintzan ari den gaztea)
  • Ibai  (Irunberriko musikaria eta musika talde gazte ugaritako kidea)
  • Jon (Arabar Errioxako gazte asanbladako kidea).

Tximeletak, Arrakala eta Gure Kabuz ala Hil lanen ondoren, Topatu-k ekoitziriko laugarren dokumentala izango da Zizelkariak.

Iraupena: 60’