V. urteurrena: ospakizun soziala Eman bostekoa Oihanederri!

urria
25
ostirala
20:00
2019
Falerina Taberna

Badira bost urte Montehermoso jauregian euskarazko ernamuinez osatutako Oihan Eder bat landatzen hasi ginenetik, eta badira bost urte astez astez landare horiek ondo ureztatzen aritu garenetik.

Urte hauetan bidaide ugari izan ditugu egitasmo honetan elkarlanean hainbat jarduera abian jartzen, eta guztiekin ospatu nahi dugu koskortze aro hau.

Asmo hori gauzatzeko honako egitaraua prestatu dugu egun berezi honetarako:

20:00-22:00 Ospakizun soziala FALERINA tabernan

  • Jan-edanak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Disko-jartze kolektiboa

* Doako sarrera

Hurbildu Oihanederrera eta ospatu gurekin!