Urko Buruaga Egin Leku! deialdia

maiatza
06
osteguna
19:00
2021
Ortuño

Urko Buruagak birjaiotze musikala izango du 2021 urtean. 2007an eman zuen bere lehenengo kontzertua bakarlari moduan, baina hiru urte daramatza jendearen aurrera azaldu gabe.

Zuzenekoetara bueltatzeko asmoz bere kantu zaharrak berreskuratzen harrapatu zuen itxialdiak. Etxean behartuta igarotako denbora hori, ordea, emankorra izan zen. Aurretik oso modu sinplean erabiltzen zuen live looping-ean sakontzen hasi zen, eta teknika hau modu bideragarri eta eraginkorrean bere eskaintza artistikora eransteko baliabideak jorratzen ibili da azken urtean zehar.

Lan egiteko modu berri honek abestiak modu ezberdin batean planteatu eta pentsatzera behartu du Urko, eta bere zuzenekoa haizeberritu du. Prozesu honen emaitza ikusi ahal izango da Oihanederren.

Egin leku! musikari hasiberrientzako deialdiko bosgarren proposamena izango da Urko Buruagarena.

Ekimen honek Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntza jasotzen du.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.