Urak aske Bego Zubia Gallastegi

martxoa
16
asteazkena
19:00
2022
Ortuño

Urak aske dokumentalak, larrialdi klimatikoaren ondorioak jasaten hasi eta neurriak hartzea premiazkoa den honetan, bide horretan eman diren urretsen berri emango du, eta bide horri ekiteak dituen ondorioak eta zailtasunak ezagutzeko aukera ere bai, mendebaldeko gizarteek naturarekin duten harremanari buruz hausnartzen laguntzen duen bitartean.

Aktualitate handiko lana ikusteko aukera da hau, bide batez, historia eta izaera oso berezia duen naturgune paregabea ezagutzekoa. Artikutza Goizuetako lurretan (Nafarroa) dago, Donostiaren jabegoa da eta Natura 2000 sare europarreko babesgune naturala da.

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.

Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien —edo handien— araberakoa izango da etorkizun hori.

Fitxa artistikoa:

  • Urtea: 2021
  • Generoa: dokumentala
  • Iraupena: 74′
  • Gidoia eta zuzendaritza: Bego Zubia Gallastegi
  • Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Altuna
  • Musika: Igor Arroyo
  • Zuzendariondokoa: Inma Alvarez Agirre
  • Muntaia: Mikel Fuentes
  • Arte-zuzendaria: Miren Gojenola
  • Ekoizleak: Ana Gonzalez Jaka eta Mirari Larrañaga Romo
  • Ekoizle exekutiboak: Garazi Andonegi Beristain eta Juantxo Sardon Altuna
  • Lankidetza artistikoa: Agurtzane Intxaurraga, Mikel Laskurain, Ana Galarraga, Ainara Ortega eta Miriam Perez Cazabon
  • Jantziak: Amaia Elorza Izagirre

———————————————————————————————————————————–

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 9tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.