Arabako Erakunde Sanitario Integratuarekin elkarlanean, Ume sorosleak ikastaroa antolatu da abenduan Oihaneder Euskararen Etxean. 8 eta 9 urteko haurrei zuzendutako ikastaroa da (LH2-LH4 mailak), eta lehen sorospenei buruzko ezagutzan eta sentsibilizazioan laguntzea du helburu.
Arabako ESIn euskararen erabilera bultzatu nahian urte osoan zehar hainbat ekimen antolatzen dituzte, eta euskararen egunaren egitarauaren baitan, ikastaro hau antolatu da, umeei rol jolasen bidez, zer egin eta nola jokatu egoera larrien aurrean ikas dezaten.
Dagoeneko ikastaroa osatuta dago.