Txori kantazale, Xabier Leteren ildoan Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxaga

maiatza
15
igandea
19:30
2022
Klaustroa

“Askotan ez daukagu

tarterik bere kantuek zer

esaten duten pentsatzeko,

kantariak bere piezekin

zer esan nahi zigun

galdetzeko…”

Txori kantazale ikuskizunak piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Edonola ere, Leteren unibertsoan elkarrekin sartzeko aukera bat eskaintzen du, eta obra hori barruragotik berrezagutzekoa.

Ordubeteko narrazio etengabe bat da emanaldiaren ardatza. Bide horretan, Leteren abestien berrinterpretazio landuak eskainiko ditugu, baita haren gustuko melodiak ere.

Bere testuen artean ibiliko gara, poema ezagun nahiz ezezagunei erreparatuz. Eta Leteren bizi-ibilbidea ebokatuko dugu. Ez dugu Txori kantazale espektakulu gisa ulertzen, Leteren barne-munduan elkarrekin murgiltzeko enkontru bat bezala baizik.

Izan ere, Joana Otxoa de Alaizak Leteren unibertso poetikoa pianoaren zuri-beltzera eraman du, eta sortu duen musikak poeta kantariaren ildoan jarriko gaitu. Alex Gurrutxagaren azalpen eta errezitazioek lagunduko digute bidean aurrera egiten.

Xabier Leteren figura (1944-2010) ezaguna eta es­timatua da Euskal Herriko txoko guztietan. Poeta handia izan zen, eta bere abestiak, garai hartako beste kantari askorenak bezala, euskaldunon oroi­men kolektiboan geratu dira. Zalantzarik gabe, interes literario, musikal eta kultural handiko obra da Leterena.

Askotan, ordea, ez dugu denborarik hartzen halako obra batera patxadaz gerturatzeko; ez daukagu tarterik bere kantuek zer esaten duten pentsa-tzeko, kantariak bere piezekin zer esan nahi zigun galdetzeko…

Txori kantazale emanaldiak parentesi bat propo­satzen du, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran atseginez murgiltzeko eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko.

Joana Otxoa de Alaiza Gracia (Astigarraga, 1988)

Piano ikasketak egin zituen Musikene Goi Mailako Musika Kontserbato­rioan, eta 2011az geroztik Gasteizko Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Ganbara-musikako masterra egin zuen Berlingo Arte Ederren Uni­bertsitatean, eta ahots laguntzan espezializatu da. Hainbat proiektutan parte hartu du piano-jotzaile lagun-tzaile eta ganbara-musikako pianista gisa.

Alexander Gurrutxaga Muxika (Zarautz, 1988)

Literaturan doktorea da, eta adi­tua Xabier Leteren obran. Filologia eta literatura ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Trentoko Unibertsitatean. 2016tik EHUko irakasle eta ikertzailea da. Dibulgazio eremuan, literatur kriti­kari gisa kolaboratzen du, bai hitzal­di formatuan, baita argitalpen bidez ere.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 5etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.