Turbantea buruan eta ibili munduan – Maroko

urria
25
asteartea
19:00
2016

07 Saharako dunetan zeharGasteiztarrak Arraun The World 2016 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Banda uharteetara (Indonesia), Marokora, Greziako errefuxiatuen kanpamenduen errealitatera eta Euskal Herriko txoko desberdinetara hurbiltzeko aukera paregabea!

Gaurkoan Ibon Marcosek eta Diego Gomezek “Turbantea buruan eta ibili munduan” izeneko aurkezpena eskainiko dute, udan Marokoko txoko desberdinetan bizitakoak publikoarekin partekatzeko. Aurkezpena, Sarburu Kultur Elkartearekin elkarlanean antolatua, Salburuako Koxka tabernan izango da (Salburua Bulebarra 3).

Argazki erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko bigarren solairuko klaustroan.

Diego Gomez

“Turbantea buruan eta ibili munduan”: Bidai honetan Ibonek eta Diegok Maroko bere baitan bizitzea eta eskaintzen dituen bazter guztiak ezagutzea zuten helburu; hiri zein mendi, itsaso zein desertu. Lur hartu bezain pronto, Fez-eko medinan Meskita eta madrazak (Korana irakasten duten unibertsitateak) bisitatuz, Marokoko erlijio eta kulturaz jabetu ziren. Merzouga-ko desertuan Saharako dunetara dromedarioz heldu ziren zeru izartsuaren pean lo hartuz eta ametsak betez. Ait Ben Haddou, Toubkal mendia, Atlas mendikateko garaiena, Marrakex, kostaldeko Essaouira arrantzaleen herri ederra… Bertan jaioak bagina bezala ibili ziren gora eta behera: espeziak erosi, hammamean atseden hartu eta bizartegi batean bizarra moztu eta guzti. Edozein esperientzia bizitzeko prest egoteak Maroko bi euskaldunen bihotzean betirako irautea oparitu zien.

ArraunTheWorld2016_URRIAHurrengo aurkezpen publikoa:

  • Urriak 27: “Malkoak baino gaziago” – Jon Gil – Itziar Elkarteen Etxea (Zalburu plaza z/g). Gauekoaken ekimenez.

Aurkezpen guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

ZOZKETA: Erakusketa ikustera eta aurkezpen publikoetara doazenen artean Durango inguruko Garaiko Landetxean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia eta gosaria zozkatuko da (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo diren eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 2an izango da.