Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta

ekaina
14
asteazkena
19:00
2017

Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta  jardunaldiak IkimilikiliklikJA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruan antolatu dira. Jardunaldiei hasiera emateko bi ikerlari gonbidatu ditugu txalapartaren inguruko hausnarketak egin ditzaten: Argibel Euba eta Enrike Hurtado.

Izan ere, Artzeren unibertsoan sakontzean ezin da aipatzeke utzi Artze anaiek -Joxanek eta bere anaia Jesus Marik- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan izan zuten garrantzia.

Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia emango du.

Musika, olerkigintza eta sormen bisuala uztartuz, molde guztiak apurtu zituen 1970eko hamarkadan Joxan  Artzek zuzendutako Ikimilikiliklik bidekidekariak, euskal abangoardia eszenikoaren erreferente eta mugarri kultural bilakatuz. Ez da menturazkoa, hain zuzen, txalaparta izatea ikuskizun honen protagonista. Ikuspuntu historiko eta kultural batetik abiatuz, txalapartak 1963 eta 1976 bitartean izandako bilakaera eta Artze Anaiek harekin egindako bidea aurkeztuko dira, orduko ekimen kulturalek egungo txalapartaren izaeran duten eragina aztertuz.

Enrike Hurtadok bere aldetik, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.

Txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko loturak formalak eta historikoak izan dira 60. eta 70. hamarkadetatik. Testuinguru honetan eta haien arteko lotura formalak aztertzeko, Txalaparta Digitala, txalapartaren erritmoan oinarritutako software interaktiboa jaio zen.

Dantzariek esaten duten bezala  “Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea” eta kasu honetan ere, bai Argibel eta bai Enrike, atzera eta aurrera begira ibiliko dira txalapartaren inguruko hausnarketa interesgarriak egite aldera.

Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldien egitaraua: