Trantsizioak

azaroa
03
osteguna
19:00
2016
azaroa
24
osteguna
23:59
2016

Trantsizioak_irudi nagusiaTrantsizioak erakusketarako, ARGIAko argazki artxibo historikoan gordetzen diren milaka argazkien aukeraketa egin da, azken 40 urtetan izandako eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak islatu asmoz.

Azaroaren 3tik 24ra ikusgai egongo da Oihaneder Euskararen Etxeko 2. klaustroan.

Trantsizioak_eskuorriaBErakusketaren testuinguruan, hainbat ekitaldi osagarri antolatu dira Oihaneder, ARGIA eta ALEA elkarlanean:

  • Azaroak 3: Inaugurazioa eta bisita gidatua Bego Oleaga Erdoiza, Amelia Barquín eta Estitxu Villamorrekin. Gasteizko langileen asanblearismoaz, etorkinen integrazioaren bilakaeraz eta bizi proiektu eta eredu alternatiboez hitz egingo dute hurrenez hurren, euren esperientziatik abiatuta.
  • Azaroak 11: SolasALEAn elkarrizketa irekia Jone Goirizelaia abokatu eta EH Bilduko legebiltzarkidearekin.
  • Azaroak 16: Garoñaren inguruko solasaldia Aitor Urresti (EHUko irakaslea) eta Patxi Alañarekin (Garoñaren kontrako foroa). ARGIAko Unai Break aurkeztuta eta gidatuta.
  • Azaroak 22: Desobedientziari buruzko bideo-foruma. Ziztadak dokumentalaren ondoren Zigor Olabarria (Lurralde Askea) eta Saioa Iraola (Bilgune Feminista) ariko dira.

*Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.