TopAraba. Hitzaldiak eta mahaingurua Harkaitz Cano, Amancay Gaztañaga eta Xabier Gantzarain

otsaila
27
larunbata
10:00
2021
Ortuño

Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba
egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.

Egitasmoak abiapuntua otsailaren 27an burutuko den topaketan izango du. Topaketa hau bi zatitan egongo da banatuta:

  • Goizeko saioa: 3 erreferenteen hitzaldia eta mahaingurua
  • Arratsaldeko saioa: sortzaileen laborategia

Goizeko saioan, diziplinarteko sormen prozesuetan esperientzia duten Euskal Herriko 3 pertsona erreferentek parte hartuko dute:

Idazlea da. Ia genero guztiak landu ditu: nobela (Twist, Fakirraren ahotsa), poesia (Norbait dabil sute-eskaileran), saiakera (Zinea eta literatura: begiaren ajeak) zein antzerkia (Sisiforen paperak), baina beti aitortu izan du narrazio laburra duela kuttun (Neguko zirkua, Beti oporretan). Sylvia Plath, Hanif Kureishi, Raymond Carver, Anne Sexton eta Allen Ginsberg ekarri ditu euskarara, eta haren lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da. Lankidetza ugaritan parte hartu du, euskal koreografo, kantari zein musikariekin.

Amancay Gaztañaga musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendari gipuzkoarra da. 4 urtekin Euskal Herrira etorri eta zenbait urtez Zestoan bizi izan zen. Hemezortzi urterekin Madrilera joan zen eta bertan egin zituen arte dramatikoko eta musika ikasketak.

2009. urtean bere nebarekin Grises musika taldea sortu zuen. Antzerkian, berriz, Kamikaz kolektiboa sortu zuen Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera 2014. urtean, eta, aktore lanetan ez ezik, zuzendari ere jardun izan du hainbat obratan, besteal beste, Sweeney eta Hysteria antzezlanetan.

Azkenik, zineman, Erika Olaizolarekin batera, 2017. urtean Zulo film laburra egin zuen eta Urrezko Antzara lortu zuten Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran.

Zuloa izenburuko saiakera argitaratu nuen 2018an.

Twitterreko bioan Ludwig Wittgensteinen aipu bat daukat: Nire mintzairaren mugak ditut munduaren muga. Beti aldatzekotan nago, baina ez dut ezer hoberik topatu oraindik. Arte Ederretan lizentziatu nintzen halakoren batean, fakultatean urte mordoxka egin eta gero. Sautrelan egin nuen lana. Madrileko Reina Sofian masterra egin nuen. Handik Artelekura: proiektu eder bat geneukan, ezin izan zuena argia ikusi. Kalostrako koordinatzaile izan nintzen hasi eta buka, urtebete ere ez, Aldundiak ixtea erabaki zuen-eta. Azpeitian bizi naiz orain, eta bertako Dinamoa sormen gunean ari naiz lanean gustora.

Partehartzaileek profesional hauen ikuspegia eta esperientzia gertutik ezagutuko dituzte eskainiko dituzten hitzaldien bidez; goizaren bigarren zatian, mahaingurua egingo da Teklak, komunikazio eta audientzien estudioak dinamizatuta. Helburua diziplina ezberdinak uztartzen dituzten sormen prozesuen osagaiez jabetzea izango da.

Goizeko saioa irekia da, eta kulturan interesa daukan edozeinek har lezake parte, aurrez izena emanda honako inprimakia beteta. Izen-ematea irekita otsailaren 18ra arte.

Informazio gehiago