The Rise of the Synths Ivan Castell, 2019 - AEB/Espainia, 82'

uztaila
07
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak zazpi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako hiru ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Zikloaren lehenengo filma Ivan Castellek zuzendutako The Rise Of The Synths izango da, Synthwaven historia eta eszena gerturatuko digun filma. Hona hemen sinopsia:

The Rise Of The Synths denboran egindako bidaia da, Synthwave (Outrun edo Retrowaveere deitua) izeneko eszena musikal baten sustraietara: musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturaren nostalgiaren arteko nahasketa. Azken urteotan, Interneteko foroetan joera diskretu bat izatetik, sare sozialetan milioika erreprodukzio dituen azpikultura bat izatera pasa da, mainstreamean eragin geldiezinarekin. John Carpenter ikonikoak kontatua, filmak nostalgia eta musika, sormen prozesuak eta erreferentzia kulturalak, berjabetzea eta bidezko sorkuntza uztartzen ditu.

*Aurrerakina inglesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko azpitituluekin


Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko izenburua: The Rise of the Synths
  • Urtea: 2019
  • Zuzendaria: Ivan Castell
  • Gidoia: Ivan Castell
  • Ekoizpena: Ana Castañosa Bielsa, Javier Moreno, Rebeca Villar Rodríguez
  • Musika: Robin Ogden / Ogre
  • Muntaketa: Ivan Castell
  • Aktoreak: John Carpenter, Rubén Martínez, 80s Stallone, Vehlinggo, Carpenter Brut, College, Dance With The Dead, etab.
  • Argazkia: Beltrán García, Adrián Barcelona
  • Herrialdea: AEB – Espainia
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa – Frantsesa (euskarazko azpitituluekin)
  • Gaia: Synthwave-aren historia eta eszena
  • Iraupena: 82′

BABESLEA:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 30etik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.