The Binilo’s Belar Sounds 2021

uztaila
03
larunbata
19:00
2021
Falerina

Belar Sounds musika programaren hirugarren edizioa  kalitatezko musika gerturatzeko asmotan dator beste behin Falerina lorategira. 2020. urteko etenaldia eta gero, gune historikoa aisialdirako eta elkar bizikidetzarako espazioan bihurtuko da udako asteburuetan, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eskainiko baitira aire librean.

Ekainaren 26an hasi eta irailaren 11ra luzatuko den musika programa honek, lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxea eta Montehermoso Kulturunea jarri ditu elkarlanean. Guztira sei kontzertuz osatutako egitaraua antolatu dute: Voodoo Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona taldeak izango dira Falerinako oholtza gainera igoko direnak. Talde guztiak Hego Euskal Herrikoak dira, horietako bat, gasteiztarra. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

The Binilo’s bikote musikal umoristikoa sortu zuten 2016an Irantzu eta Oier Garamendik (hortik dator “bi-nilos” hitz jokoa). Bakoitzak zituen taldeen alternatiba gisa hasi ziren kontzertuak ematen, formatu txikian. Handik gutxira, proiektua sendotzeko asmoarekin eta Oierren antzerki formakuntza baliatuz, kontzertu horiek musika ikuskizun bihurtu zituzten. Horrela, 50-60. hamarkadako zuzeneko irratsaio gisa aurkezten dute beren emanaldia, eta garaiko iragarkiak txertatzen; horrez gain, umorez beteriko gidoia du eta, nola ez, abesti ugari.

Handik urtebetera Xabier Torralbas kontrabaxu jolea gehitu zitzaien, beranduago Alex Lópezek testigua hartuko zuelarik. Alexekin batera, ibilbide gogotsu eta arrakastatsua izan dute 2020ra arte: sariak jaso dituzte, telebista eta irratietan agertu dira eta hainbat jaialdietan hartu dute parte. Ostean, 2020tik aurrera, bikote bezala jarraitu dute, noizbehinka kontrabaxu-jotzaile zehatzen partaidetzarekin.

GONBIDAPENAK

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK

  • Jarduera hau maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek  balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

ANTOLATZAILEAK