Taulara Irabazleen aurkezpena

ekaina
18
ostirala
19:00
2021
Hainbat leku

Taulara lehiaketa formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da. Lehiaketa honek euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini.

Lehenengo edizio honetan hamazazpi lan aurkeztu dira eta hauetako 3 izan dira aukeratuak:

  • Imperfeccionismo mágico konpainiaren “Euskal western bat”
  • Mikel Sarasolaren “Izan nahia”
  • Artekartu konpainiaren “Hauts artean”

Hiru lan irabazleak ekainaren 18an Oihanederren aurkeztuko dira. 2 saio egingo dira:

  • Lehenengoa, 19:00etatik aurrera
  • Bigarrena, 20:00etatik aurrera

600 €-ko saria jasotzeaz gain, aurkezpenen egunean publikoaren saria (500 €) jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortuta.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.