Sustrajah Band & Marley dokumentala

uztaila
22
ostirala
20:00
2016

mix-22Kortxeak & krispetak musika eta zinema zikloaren barruan 20:00etan Sustrajah Band reggea taldeak kontzertua eskainiko du Falerina lorategian. Eguraldia dela eta, “Marley” dokumentala harresian beharrean Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroan proiektatuko da 22:00etan. Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

Sustrajah Band 2013ko udan sortu zen, Lekeition gazte talde bat  batzean, lagun artean asmatutako pieza batzuei forma emateko asmoz. Lekeitioko ortu kortxeak & krispetak_webbatean aurkitu zuten lanerako txokoa, banda pixkanaka osatzen joanez. Behin oinarria lortuta (bi ahots, bi gitarra, baxua eta bateria), taldea soinu berrien bila abiatu zen, haizezko musika tresnak gehituz (tronpeta eta tronboia). Bide horri jarraiki taldeak Hazia EPa grabatu zuen 2014ko udan. Lana aurkeztu ostean kontzertuak ematen jarraitu izan dute lekeitiarrek, eta horretan darraite. Taldeak jamaikar doinuak gurera ekartzea bilatu izan du, soinu propio bat lortzen saiatuz, euskaraz zein ingelesez. Erreferentzi nagusia reggae-a izanik, bibrazio positiboa eskaintzea eta taldekideen espresio- bide izatea ditu xede Sustrajah Bandek, estiloaren inguruko mugarik ezartzeko asmorik gabe.

Marley irudia“Marley” (Kevin MacDonald, 2012) Bob Marleyren bizitzaren, musikaren eta ondarearen inguruko dokumentala da. Historian eragin handia izan duen abeslari, konpositore, musikari eta aktibista honen ibilbidea eta izandako inpaktu mundiala azaltzen duen behin betiko dokumental baimendua. Dokumental hau ekoizteko, lehen aldiz erabili da Boben material pribatua, Marleyren senideen oniritziarekin.

Kortxeak & krispetak zikloak  musika eta zinema uztartzen ditu. Aurten bi saio antolatu ditugu, uztailaren 15ean eta gaur. Bertan 20:00etan Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta 22:00etan Martin Ttipia plazako harresian kontzertuko musika estiloarekin lotura duen pelikula eskaini. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera librea da lekuak bete arte.