STIV Danny Garcia, 2019 - AEB/Espainia, 85'

uztaila
14
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloak zazpi urte betetzen dituen honetan, musikari lotutako hiru ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Bigarren saioan STIV filma ikusteko aukera eskainiko dugu Oihanederren. Hona hemen sinopsia:

Cleveland, New York, Londres eta Paris dira Stiv Bators-en bizitzaren errepaso sakon honen ardatz nagusiak; izan ere, sexu, droga eta dezibelio bidezko rock ‘n’ roll bizimoduaren debozio itsuak markatutako punk rock amerikarraren estandartea da. Bere idoloen (Alice Cooper, Iggy Pop, Jim Morrison) balentriak errepikatzeko grina eta irudi publiko basati eta autosuntsitzaile batek nortasun samurra, ahula eta haur-izaera ezkutatzen zituen. Dokumentalak berarekin jo zutenen ahotsak biltzen ditu, glam, punk, eta rock gotikoaren izen handien desfilea bilakatuz, Generation X, The Clash, Sham 69 edo Barracudas bezalako taldeekin.

*Aurrerakina ingelesez

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko izenburua: STIV
  • Urtea: 2019
  • Zuzendaritza: Danny Garcia
  • Gidoia: Danny Garcia
  • Ekoizpena: Chip Baker, John Carothers, Joede Lorenzo
  • Argazkia: Danny Garcia
  • Muntaketa: Chip Baker, Cesar Mendez
  • Musika: Jimmy Zero
  • Parte-hartzaileak: Nina Antonia, David Arnoff, StivBators, Dave Tregunna, NickyTurner, Jimmy Zero, Eddy Best,Delaney Blue, Denis Bortek, etab.
  • Herrialdea: AEB – Espainia
  • Hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa (euskarazko azpitituluekin)
  • Iraupena: 85 min.

BABESLEA:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira uztailaren 7tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.