Soziolinguistika Hiztegi Txikia: kultura Manex Agirre eta Josu Amezaga

urtarrila
29
asteartea
19:00
2019
Betolaza aretoa

Oihaneder Euskararen Etxeak  Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaro berria eskainiko du; euskara ardatz UEUrekin elkarlanean antolatutako hirugarrena honezkero.

Oraingoan Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu  deialdian saritutako hainbat soziolinguistika lan aurkeztuko dira, Arabako ukituarekin.

Urtarriletik maiatzera bitartean, hilean behin, bost gai landuko dira: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Lehen saio hau irekia eta doakoa izango da baina ikastaro osoan parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea zabalik dago jada.

Ikastaroari hasiera emateko Manex Agirre eta Josu Amezaga  izango ditugu, kulturaren bueltako honako lan hauek aurkezten:

  • “Arabako bertso eskolak, gazteek hitza hartzeko guneak” Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria eta bertsolaria)
  • ”Euskarazko kulturaren kontsumoa ulertu nahirik’‘ Josu Amezaga (EHUko irakaslea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria, eta NOR Ikerketa Taldeko burua

Ikastaro berri hau antolatzeko Soziolinguistika Klusterrak egiten dituen Hausnartu sariengan jarri da arreta. Deialdian saritutako lanek maila tekniko eta metodologiko gorenean lantzen dituzte gaiak. Euskal gizartearen interesekoak direla iritzita, ikerketa eta ezagutza soziolinguistikoa gizartearen esku modu dibulgatibo eta erakargarrian jartzea da asmoa, gaiak tokiko euskaldunari gerturatuz.  Saritutako lanak Gasteiz eta Arabara hurbiltzeko eta tokiko ikuspegia emateko, Hausnartu sarituarekin batera bertako hizlari batek hartuko du parte.

Soziolinguistika hiztegi txikiak bost arlo jorratuko ditu: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna, beti ere euskara ardatz. Bost saio eta hamar hizlari izango dira eta horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin dio euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei. Ikastaroaren helburu nagusia kezka horiek gizarteratzea eta denon artean hausnarketa kolektibo bat egitea da.

  • Ikastaro osoan edo saioren batean izena emateko: hemen.
  • Ikastaro osoak 30 €ko prezioa du. Saioek banaka  10 €ko prezioa dute

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laguntzailea: