Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: jarrera Olatz Zuazo eta Jon Fernandez

abendua
15
asteartea
19:00
2020
Betolaza

Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu, beraz.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Ikastaroari amaiera emateko Jarrera landuko da, eta horretarako Jon Fernandez San Martin eta Olatz Zuazo Azpeitia izango ditugu, beren lanak aurkezten:

  • Jon Fernandez San Martin – Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan
  • Olatz Zuazo Azpeitia – Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak

Jon Fernandez (Ondarroa, 1986) kazetaria da ogibidez eta honela laburtu digu hitzaldian kontatuko duena: “Hizneten egindako sakontze egitasmoa oinarri hartuta, hitzaldi honetan Ondarroako (Bizkaia) 16 eta 18 urte bitarteko nerabeek Whatsappen eta Instagramen daukaten jarduna aztertuko dugu: arakatuko dugu euskarak zergatik eusten dion indartsu, zein den gazteen autopertzepzioa eta nola txertatzen dituzten euskarara gazteleraren eta ingelesaren interferentziak. Sare sozialak gazteen artean sozializatzeko harreman esparrurik ohikoena bilakatu direnean. Zenbateko pisua du euskarak sare sozialetan? Zelako euskara darabilte? “.  

Olatz Zuazo (Bilbo 1975) hizkuntza normalkuntza teknikaria da, eta honela laburbildu digu bere ekarpena: “Ezkerraldeko hizkuntza ohitura eta jarreren berri emango dut, Hezkuntza zein Soziolinguistika arloetatik datozkigun ekarpenak uztartuz. Horretarako, iaz egindako inkesta soziolinguistikoaren emaitzen ikerketa zabalduko dut, euskararen erabilerak daukan egoera zein den ulertarazteko eta bide berriak proposatzeko asmoz”.

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea:

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.