Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: aktibazioa Xabat Ajuriagogeaskoa eta Urtzi Arriola

azaroa
24
asteartea
19:00
2020
Betolaza

Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna.

2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.

Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko.

Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu, beraz.

Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.

Azaroko saio honetan, Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu eta Urtzi Arriola Fontecha izango ditugu, aktibazioaren bueltako honako lan hauek aurkezten:

  • Xabat Ajuriagogeaskoa Uruburu – Ahobiziak Barakaldotik Baliarraina
  • Urtzi Arriola Fontecha – Euskararen aldeko ekimenen eragina. Euskaraldia helburu

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea:

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.