Soziolinguistika Hiztegi Txikia: kulturartekotasuna Amelia Barquín eta Mario Zapata

maiatza
28
asteartea
19:00
2019
Betolaza

Soziolinguistika hiztegi txikia ikastaroaren bosgarren eta azken saioan Amelia Barquín (Filologian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea) eta Mario Zapata (Soziologoa eta Migrazio eta Soziolinguistika gaietan aditua) izango dira gurekin.

Kulturartekotasuna izango dute mintzagai lan hauen bidez:

  • Immigranteen seme-alabak, euskara eta hezkuntza. Gaurko erronkak” – Amelia Barquin

Hitzaldi honetan galdera batzuen inguruan egingo dugu gogoeta: etorkinen seme-alabak zein ikastetxetan eta zein hizkuntzatan daude eskolatuta gaur egun? “Nahi diren” ikasleak dira ikastetxeetan? Zein ikastetxetan izan dira ongi-etorriak? Zeintzuk dira arrazoiak eta ondorioak?… Gaurko erronkak eta eztabaidak ere izango ditugu hizpide.-

  • Migratzaileen harrera gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan” – Mario Zapata

Hitzaldian 2015ean egindako ikerketa akademikoa aurkeztuko da: migratzaileek gurean jasotzen duten harreraren azterketa, hizkuntzen trataeraren ikuspuntutik. Ikerketa kualitatibo honetan gurera etorritako migratzaileen harrera aztertu da, hain zuzen ere, eragile sozialek migratzaileei transmititzen dizkieten informazioa, irizpideak eta jarrerak, euskararen inguruan zein migratzaileen hizkuntzen inguruan.

Parte hartzeko izena eman behar da hemen

Parte hartzeagatik Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete (baliozkotzea ikasleek bere fakultatean eskatu behar dute). EHUren Letren Fakultatean 0,25 ECTS aitortuko dira